
2007-09-10 | 16:25:17
Azoka
Hainbat lagun izan dira aurtengo azokan eta oilo erakusketan
Domekan hainbat lagunbildu ziren Mendatako XI. Nekazal Azoka eta Euskal Arrazako Oiloen Erakusketara. 09:00ak inguruan hasi zen azoka, eta eguerdi aldean bildu zen jenderik gehien. Ander Mallea, Esteban Legarra eta Iņigo Undabarrena hegazti-hezleek beren lana ezagutzera emateko 1996an sortu zuten azoka. Mendatarrek euskal arrazako bost oilo motak (Beltzak, gorriak, Lepasoilak, Zilarra eta Marradunak) hazten dituzte. Beste hegazti batzuen erakusketa ere izan zen Idatze Etxearen atzealdean. Guztira euskal produktuen hogei salmenta postu inguru izan ziren Elizalden. Artisauek eta Martin Montes argazkilariak beren lana erakusteko aukera izan zuten. Lanbide Ekimenak zentroak ere stand bat jarri zuen azokan bertan. Antolatzaileek iaz erakusketa animali gehiagotara hedatzea erabaki zuten. Horrela, aurten Egoitz Legarra mendatarraren zaldiak ere izan dira ikusgai.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.