Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko uztailak 24, Eguena

2008-01-08 | 14:31:20

Kirolak

Oraingoz Mallora elkarteak egin du markarik onena asto probetan

Asteburu honetan izango dira Erregenetako txapelketaren azken bi saioak

Aurtengo Erregenetako asto proba txapelketarako Oilarganek guztira lau saio antolatu ditu. Lehenengo saio biak egin ondoren oraingoz Maumeko (Muxika) Mallora elkarteak egin du markarik onena, 64 untza, metro bat eta 70 zentimetro. Bigarren markarik onena Leire Uranga eibartarrak lortu du, 57 untza. Asteburu honetan izango dira asto proben azken saio biak. Zapatuan Satxibarrek, Urrolak, Arratzuko Iker Goikoetxeak eta Mendatako Legarra anaiek parte hartuko dute. Saioak 17:30ean hasiko dira . Ikusleek 125 kiloko txerri baten zozketan parte hartu dezakete.
Antolatzaileen esanetan domekan «faboritoek» parte hartuko dute. Busturiako Karlos Ormaetxea, Mendatako Manuel Intxausti, Bermeoko Bilbao eraikuntzak eta Mallora elkartea ariko dira lehian. «Proba nahiko dotoreak ikusi ditugu orain arte. Asto batek ere ez du hutsik egin» adierazi dute Oilarganekoek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.