
2008-01-22 | 14:16:22
Turismoa
2007ko udan eta udazkenean mila lagun baino gehiagok bisitatu zuten Idatze Etxea
Arduradunek bisitari kopuruaren balorazio positiboa egin dute
Idatze Etxea turismo zentroko arduradunek 2007ko uda eta udazkeneko denboraldien balorazio positiboa egin dute berriki. Euren esanetan denboraldi biak kontuan hartuz apiriletik urria bitartean mila bisitari baino gehiago izan ziren Idatze Etxean. Bisitari gehienak euskal herritarrak izan dira. Hauen artean bizkaitarrak izan dira nagusi. Bisitari bizkaitarren %65,3a Busturialdeko bizilagunak izan dira. Herrialde katalanetatik ere hainbat bisitari izan dira. «Beste lurraldeei dagokionez frantsesak dira gehien etorri direnak, baina Australiatik, AEBetatik, Perutik edo Argentinatik ere etorri dira».
Idatze Etxean Baserriaren Interpretazio Zentroa, diasporari buruzko erakusketa eta BTT zentroaren harrera lekua daude.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.