Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko uztailak 24, Eguena

2008-02-26 | 14:41:34

Hirigintza

Udalak Albizko elkartea udarako berrituta egongo dela aurreikusten du

Udalak Albizko Madalen jaietarako auzoko elkarte sozio kulturala inauguratzea aurreikusten du. Izan ere, laster hasiko dira elkartea berritzeko bigarren faseko lanak. Iaz ekin zioten elkarteari berrizteari. Orduan teilatua konpondu eta aurreko aldea egokitu zuten. Bigarren fasean, aldiz, barruko aldea berregituratuko dute. Egurrezko zorua kendu eta hormigoizko plakak jarriko dituzte. Komun berriak jartzeaz gain jantokia eta sukalde berria egingo dituzte. «Horrelako ahalegina egiteak merezi duela uste dugu. Txokoa martxan egoteak merezi du auzoari bizitasun itzela ematen diolako" adierazi du Joseba Mallea alkateak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.