
2008-02-28 | 14:28:41
Kultura
Domeka honetan izango da Bertsolaritzen sariketa
Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteak antolatuta, domeka goizean Bertsolaritzen bertso idatzien sariketako XI. edizioa izango da Elizalden.
Iazko sariketan bezala, aurtengoan ere Mendatako sariketan parte hartuko duten ikasleek lehenengo proba bat gainditu behar izan dute euren ikastetxeetan. Horrela, Zornotza, Munitibar eta Busturialde osoko 110 ikasle sailkatu dira Bertsolaritzen sariketako azken faserako. Sariketa berpizteko asmoz antolatzaileek iaz ezarri zuten formato berri hau. 10:30eatik 11:00etara izango da izen emate epea. 11:00etan hasiko da sariketa, eta ikasleek ordubete izango dute euren lana burutzeko. 13:00ean bapateko bertso saioa izango da frontoian. Sari banaketa, berriz, 13:30ean izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.