Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko uztailak 24, Eguena

2008-03-13 | 18:09:36

Erietxera eroan dute baso-mozketan zebilela zauritutako gizonezko bat

Belauna zanpatuta zuela eta, helikopteroz eraman behar izan dute behargina ospitalera

Busturialdeko Hitzak jakin ahal izan duenez, atzo goizean lan istripua izan zuen behargin batek Mendatan, baso-mozketan zebilenean. E. S. M 38 urteko langileak zituen zauriak zirela eta, erietxera eraman behar izan zuten helikopteroz.

Istripua jazo eta berehala DYAren anbulantzia bat bertaratu zen eta ezkerreko belauna zanpatuta eta traumatismoagaz zuela eta, ospitalera eraman zuten Ertzaintzaren helikopteroan.

LABeko arduradunek esan dutenez, heriotzarik izan ez denez, bost eguneko epea dauka enpresak Osalani txostena igortzeko eta, beraz, ez LABek ezta ELAk ere oraindik ez daukate istripuaren gaineko informaziorik. Hala ere, Jon Iņaki Alkorta LABeko Busturialdeko arduradunak basoko lanetan dabiltzan enpresek prebentzio planik ez daukatela salatu du.

Bestalde, atzo goizean Santurtziko portuan zauritutako gizonezkoa morgatarra dela zabaldu dute zenbait komunikabidek. Sindikatuek, ordea, ez dute egiaztatu informazioa.

ELAko Itoitz Furundarenak, hala ere, azken bi egunetan Santurtzin hiru istripu egon izana salatu du. Bere esanetan, «egoera oso larria da», urtea hasi denez geroztik hamabost langile hil baitira beharrean. «Osalanek ez du isunak jartzeko eskumenik. Ez dago inolako borondate politikorik». LABek bezala, «prebentzio neurri eza» salatu du ELAko kideak.

10:10ak aldera jazo zen Santurtziko lan istripua. Osalaneko prentsa arduradunek esan dutenez, «portuan lanean zebilela, 53-54 urteko langile bati 300 kiloko pieza bat erori zitzaion hankara eta behatzak zanpatu zizkion».

Santurtziko istripu hori «larriegia ez» izan arren, dagokion ikerketa zabaldu dutela gaineratu dute Osalaneko prentsa zerbitzuko arduradunek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.