
2008-04-17 | 14:45:37
Gizartea
Udalak aisialdi esparru berria eraikiko du Elizalden
Udarako jolastokiak prest egotea espero dute Udal arduradunek
Udalak Elizalden, Idatze Etxearen atzean, aisialdi gunea eraikitzeko asmoa du. Dagoeneko Udal arduradunek diseinatu dute proiektua. Gune bi izango ditu aisialdi esparru berriak. Batetik, bi eta sei urte bitarteko umeentzako jolastoki bat egingo dute rokodromoaren alboan. Handik metro gutxira, futbito zelaiaren ondoan, sei eta hamabi urte artekoentzat beste jolastoki bat eraikiko dute.
Aisialdi esparruak Europako segurtasun araudia beteko du eta ume ezinduen erabilpenerako prestatuta egongo da. Bertan kokatuko dituzten panel batzuek jolastoki bakoitzaren adin-taldeak eta larrialdietarako telefonoak adieraziko dituzte. Jolastokiek mantenimendu lan gutxi emango dutela adierazi dute arduradunek.
Umeen segurtasunerako aisialdi esparrua hesitu egingo dute. ««Gune guztia babestua geratuko da, eta umeek ezin izango dute errepidera irten. Gurasoak trankilago egongo dira. Bertako arbolak mantentzen ahaleginduko gara, eta sarea ere jarriko dugu» adierazi du Joseba Mallea alkateak.
«Gure asmoa esparru berria udarako egitea da. Ez dugu data zehatzik, baina udan bertoko gazteek eta kanpotik datozen umeek jolastokiak aprobetxatzea nahi dugu» adierazi du Malleak.
Proiektua aurrera eramateko 72.900 euroko aurrekontua behar da. Udalak Tokiko Agenda 21aren baitan diru laguntza eskatu dio Aldundiari, «eta orain erantzunaren zain gaude».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.