Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-09-08 | 13:06:57

Mendatako ibilaldi neurtuak eta mendi maratoiak 925 mendizale bildu ditu

Urterik urte gehiago dira Mendata Ezagutuz Batzordean antolatzen dituen ibilaldi neurtuan eta mendi maratoian parte hartzen duten kirolariak. Aurtengoan 866 izan dira ibilaldi neurtua abiatu duten mendizaleak eta 58 mendi maratoa lehiatu duten korrikalariak.

Mendi Maratoia Gaizka Itza muxikarrak irabazi zuen. Antolakuntzak prestatutako 42,195kilometroak egiteko 3:34:35 ordu behar izan zituen. Lehen emakumea Jone Pelez Fernandez izan zen eta honek 4:57:38 ordu behar izan zituen proba bukatzeko.

Kirol probak bukatu ostean herri bazkaria egin zuten kirolari eta antolatzaileek guztira 12oo lagunek bazkaldu zuten Mendatako fontoian prestatu zuten otorduan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.