Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-02-28;Ohiturak berreskuratzeko, Txitxiburduntzi Eguna

Ohiturak berreskuratzeko, Txitxiburduntzi Eguna

Mendata Ohiturak berreskuratu nahian, Udalak zapatu honetarako Txitxiburduntzi eguna antolatu du. Ekitaldia herritar guztiei zuzenduta dago. Txitxiburduntzi Egunean parte hartu gura dutenek 16:30ean Elizaldeko frontoian egon beharko dute. Horrez gain, partaide bakoitzak zotz luze bat eta txorizoa eraman beharko ditu . Talo-jana ere izango da. «Ekitaldi honekin lehengo tradizioak berreskuratu, gazteenei erakutsi eta mantendu gura ditugu» adierazi dute Mendatako udal arduradunek. Txitxiburduntzi Eguna inauterietan egitea zen Udalaren hasierako asmoa, «baina ez genuen denborarik izan».

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.