Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko urriak 1, Eguaztena

;2008-02-29;Bertsolaritzen sariketa izango da domekan. Mendata Guztira 110 ikaslek parte hartuko dute Oilarganek antolatutako bertso idatzien sariketako XI. edizioan.

Bertsolaritzen sariketa izango da domekan

Mendata Guztira 110 ikaslek parte hartuko dute Oilarganek antolatutako bertso idatzien sariketako XI. edizioan.

D. Lauzirika

Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteak antolatuta, domeka goizean Bertsolaritzen bertso idatzien sariketako XI. edizioa izango da Elizalden.

Iazko sariketan bezala, aurtengoan ere Mendatako sariketan parte hartuko duten ikasleek lehenengo proba bat gainditu behar izan dute euren ikastetxeetan. Horrela, Zornotza, Munitibar eta Busturialde osoko 110 ikasle sailkatu dira Bertsolaritzen sariketako azken faserako. Sariketa berpizteko asmoz antolatzaileek iaz ezarri zuten formato berri hau.

Aurtengo sariketan ere hiru maila izango dira. A mailan hamaika urtera arteko umeak lehiatuko dira, eta kopla bi idatzi beharko dituzte.

B mailan, hamabi, hamahiru eta hamalau urteko ikasleek gaia emanda bertso bi idatzi beharko dituzte. D mailan, berriz, hamabost urtetik hamazortzi urtera arteko bertsolari gazteen lana gaia emanda hiru bertso egitea izango da.

Itxaropentsu

10:30etik 11:00etara izango da izen emate epea. 11:00etan hasiko da sariketa, eta ikasleek ordubete izango dute euren lana burutzeko. 13:00ean bapateko bertso saioa izango da frontoian. Sari banaketa, berriz, 13:30ean izango da. Goiz guztian zehar trikitilariek alaituko dute giroa.

«Iazko jardunaldiak izan zuen arrakasta handia izan bazen, aurtengoak marka guztiak apurtuko dituela uste dugu», adierazi dute Oilarganeko kideek.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.