
Asteburuan hasiko da EHSF surf open zirkuitua
Mundaka Lau probak osatzen dute zirkuitua, Mundaka barne; EAEko eta inguruko surflari onenek parte hartuko dute.
erredakzioa
Datorren asteburuan hasiko da 2008ko DV EHSF surf open zirkuitua. Lau probaz osatuta dago zirkuitua: Barinatxe, Donostia, Zarautz-Orrua eta Mundaka.
Lehenengo proba datorren asteburuan izango da, Sopelanako Barinetxe hondartzan. Bertan bilduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko herrialdeetako surflari onenak. Aazken bi urteetako irabazle Asier Muniain zarauztarrak ere parte hartuko du.
Hurrengo proba abuztuan izango da. Donostian jokatuko da, abuztuaren 15etik 17ra. Hirugarrena, urriaren 25ean eta 26an egingo dute, Zarautz-Orian. Laugarrena eta azkena, aldiz, Mundakan izango da, abenduan, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.
Bi maila izango dira zirkuituan, Open A eta Open B. Open A zirkuitua itxia izango da, eta 32 surflarik parte hartuko dute: 200 seeding-eko 24 lehenak eta B probako lehenengo zortzirak.
Open B zirkuitua irekia da ordea, eta parte-hartzaile guztiek izena eman behar izango dute. Izena emateko azken eguna bihar da, 12:00ak arte.
Izena ematea
Parte hartzaileek faxez edo mailez eman dezakete izena. Apuntatzeko, ordainagiria bidali behar izango dute EHSF-ra hurrengo datuekin: parte -hartzailearen izen abizenak eta zein mailatan edo zein zirkuitutan parte hartuko duen. EHSF-aren fax zenbakia honakoa da: 944735253. Posta elektronikoa, berriz, `ehsf@euskalsurf.com´.
A zirkuiturako 24 sailkatuek eman behar dute izena. Epe barruan eman ezean, ezin izango dute txapelketan parte hartu, ez A zirkuituan ezta B zirkuituan ere.
B zirkuituan, parte-hartzaile guztiek eman behar izango dute izena.
Open A mailan 2.000 euro banatuko dituzte sarietan. B mailan, berriz, bidaiak sarituko dituzte irabazleen artean.
############
Laugarren proba eta azkena Mundakan izango da datorren abenduan.
Bihar da izena emateko azken eguna, 12:00ak arte; ordainagiria EHSF-ra bidali behar da.
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.