
Bertsolari gazteen harrobia
Mendata Oilarganekoen esanetan, «aurreikuspen guztiak bete dira» aurtengo Bertsolaritzen bertso idatzien sariketan.
danel lauzirika
Oilarganek urtero antolatzen duen Bertsolaritzen sariketak gazteen artean bertsozaletasuna bultzatzea eta bertsolari gazteak bultzatzea du helburu.
Sariketako sailkapen fasean hainbat ikastetxeetako berrehun ikaslek parte hartu ondoren, domekan 60 ikasle izan ziren Elizalden.
Oilargane elkarteko kideen esanetan, «iaz baino partaide gehitxoago izan ditugu, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Umeak sari bakoitzaren zenbakia esaterakoan saltoka hasten ziren. Bertso eta bertsolaritzarentzat egun eder bat izan zen».
Jon Lopategi, Abel Muniategi, Jon Enbeita eta Karlos Ibarzabal aritu ziren epaile lanetan. Bapateko bertsoak ere ez ziren falta izan. Xabier Amurizak hiru bertso abestu zituen agur legez.
Beitiatarrak nagusi
A mailan Bermeoko Oihane Egañak jantzi zuen txapela. Bigarren Beñat Alonso zornotzarra sailkatu zen. B mailan Gautegiz Arteagako Goretti zarrabek eskuratu zuen txapela. Eneritz Iturbe gernikarra izan zen txapeldunorde. Nagusien mailan aitor Beitia bermeotarrak jantzi zuen txapela, eta bere arreba Nagore izan zen bigarren.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.