
Erietxera eroan dute baso-mozketan zebilela zauritutako gizonezko bat
Mendata Belauna zanpatuta zuela eta, helikopteroz eraman behar izan zuten behargina ospitalera.
danel lauzirika
BUSTURIALDEKO HITZAk jakin ahal izan duenez, herenegun goizean lan istripua izan zuen behargin batek Mendatan, baso-mozketan zebilenean. E. S. M 38 urteko langileak zituen zauriak zirela eta, erietxera eraman behar izan zuten helikopteroz.
Istripua jazo eta berehala DYAren anbulantzia bat bertaratu zen eta ezkerreko belauna zanpatuta eta traumatismoagaz zuela eta, ospitalera eraman zuten Ertzaintzaren helikopteroan.
Prenbentziorik ez
LABeko arduradunek esan dutenez, heriotzarik izan ez denez, bost eguneko epea dauka enpresak Osalani txostena igortzeko eta, beraz, ez LABek ezta ELAk ere oraindik ez daukate istripuaren gaineko informaziorik. Hala ere, Jon Iñaki Alkorta LABeko Busturialdeko arduradunak basoko lanetan dabiltzan enpresek prebentzio planik ez daukatela salatu du.
Santurtzin zauritutako langilea morgarra izan daiteke
Bestalde, herenegun goizean Santurtziko portuan zauritutako gizonezkoa morgarra dela zabaldu dute zenbait komunikabidek. Sindikatuek, ordea, ez dute egiaztatu informazioa.
ELAko Itoitz Furundarenak, hala ere, azken bi egunetan Santurtzin hiru istripu egon izana salatu du. Bere esanetan, «egoera oso larria da», urtea hasi denetik hamabost langile hil baitira beharrean. «Osalanek ez du isunak jartzeko eskumenik. Ez dago inolako borondate politikorik». LABek bezala, «prebentzio neurri eza» salatu du ELAko kideak.
10:10ak aldera jazo zen Santurtziko lan istripua. Osalaneko prentsa arduradunek esan dutenez, «portuan lanean zebilela, 53-54 urteko langile bati 300 kiloko pieza bat erori zitzaion hankara eta behatzak zanpatu zizkion».
Santurtziko istripu hori «larriegia ez» izan arren, dagokion ikerketa zabaldu dutela gaineratu dute Osalaneko prentsa zerbitzuko arduradunek.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.