
Umeentzako aisialdi gunea egingo dute Elizalden
Mendata Jolasgune bi egingo dituzte; bata bi eta sei urte bitartekoentzat, eta bestea sei eta hamabi urtera arteko umeentzat.
danel lauzirika
Udalak Elizalden, Idatze Etxearen atzean, aisialdi gunea egiteko asmoa du. Dagoeneko udal arduradunek diseinatu dute proiektua.
Gune bi izango ditu aisialdi esparru berriak. Batetik, bi eta sei urte bitarteko umeentzako jolastoki bat egingo dute rokodromoaren alboan. Handik metro gutxira, futbito zelaiaren ondoan, sei eta hamabi urte artekoentzat beste jolastoki bat egingo dute.
Aisialdi esparruak Europako segurtasun araudia beteko du eta ume ezinduen erabilpenerako prestatuta egongo da. Bertan kokatuko dituzten panel batzuek jolastoki bakoitzaren adin-taldeak eta larrialdietarako telefonoak adieraziko dituzte. Jolastokiek mantenu lan gutxi emango dutela adierazi dute arduradunek.
Umeen segurtasunerako aisialdi esparrua hesitu egingo dute. «Gune guztia babestua geratuko da, eta umeek ezin izango dute errepidera irten. Horrela, gurasoak lasaiago egongo dira. Bertako arbolak mantentzen ahaleginduko gara, eta sarea ere jarriko dugu», adierazi du Joseba Mallea alkateak.
Udalaren helburua auzoa biziberritu eta herriko zein kanpoko umeei zein horien gurasoei aisialdi zerbitzu bat eskaintzea da.
Udarako
Gaur egun Elizaldeko arteen azpian, eliza alboan, dagoen jolastokia zaharkitua dagoela adierazi du Malleak. «Iazko abuztuan jolastokiaren zati batzuk apurtu zitzaizkigun. Leku txikia da, nahiko zaharkituta dago, eta bertan eguzkirikez du ematen. Neguan umeak olgetan ibiltzeko leku oso hotza da. Dena ordenatu gura izan dugu».
«Esparru berria udarako egitea da asmoa. Ez dugu data zehatzik, baina udan bertoko gazteek eta kanpotik datozenek jolastokiak aprobetxatzea nahi dugu».
Proiektua aurrera eramateko 72.900 euroko aurrekontua behar dute. Udalak diru laguntza eskatu dio Aldundiari, Tokiko Agenda 21aren baitan, «eta orain erantzunaren zain gaude».
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.