Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-05-20;Bigarren urtez antolatu dute ehun kilometro baino gehiagoko extreme martxa . Kirola `Atxarre Extreme Memorial Zabalia¥ martxaren bigarren edizioa uztailaren 12an da. Irteera Mendatatik egingo dute.

Bigarren urtez antolatu dute ehun kilometro baino gehiagoko extreme martxa

Kirola `Atxarre Extreme Memorial Zabalia´ martxaren bigarren edizioa uztailaren 12an da. Irteera Mendatatik egingo dute.

olaia zabalondo

Uztailaren 12rako 105 kilometroko Mountain Bike martxa antolatu dute Busturialdeko BTT zentroak eta Urremendik, Sociedad Ciclista Gernikesaren laguntzarekin. Aurtengoa BTT martxaren bigarren edizioa izango da, eta `Atxarre Extreme-Memorial Zabalia´ izango du izena.

Zailtasun handiko martxa da; hori dela eta, extreme izaera du. Busturialdeko ezkerraldea zeharkatzen duen martxa da `Atxarre Memorial Zabalia´. Eskualdeko pista eta bide bihurgunetsuak hartzen ditu, eta hainbat herri zeharkatuko ditu: Mendatatik, Ajangizetik, Arratzutik, Ereñotik, Gautegiz Arteagatik, Gernika-Lumotik, Ibarrangelutik, Kortezubitik, Muxikatik eta Nabarnizetik igaroko da, besteak beste.

Ahalegin fisikoa

Maila fisiko handia eskatzen duen proba da. Izan ere, ibilbidearen zati batzuk oso teknikoak dira. Hori dela eta, probak eskatzen duen ahalmen fisikoa kontuan izanik, parte-hartzaileei ibilbidearen 50 kilometro egiterakoan martxa uzteko aukera emango diete antolatzaileek. Parte-hartzaileen artean jatekoa zein edatekoa banatzekoguneak izango dira ibilbidearen zenbait gune estrategikotan.

BTT martxaren irteera eta azken helmuga Busturialdeko BTT zentroaren ondoan izango da, Mendatan, hain zuzen ere.

Sei orduko ibilbidea

`Atxarre Extreme-Memorial Zabalia´ martxa Mendatako Elexalde auzoan hasiko da, 8:00etan. Antolatzaileek uste dute ibilbidea, gehienez, sei ordutan egin daitekela. Iaz, BTT-k antolatutako lehenengo martxan txirrindulariek, gehienez, hamar ordu zituzten 105 kilometroak betetzeko. Hala ere, parte hartu zuten 80 kirolarien artean inork ez zuen lortu ibilibidea bere osotasunean egitea denboraren barruan.

Lehenengo edizioan egin zuten bezala, ibilbidea mendiko pistetatik eta landa-bideetatik igaroko da. Horrez gain, txirrindulariek bidezoru desberdinetatik ibili beharko dute. Proba horrek ingurua ezagutzeko aukera eskaintzen die mendiko txirrinduzaleei .

Ibilbidea behar bezala seinalatuta egongo da, eta eskualdeko gune ezagunetatik igaroko da gainera. Txirrindulariek, besteak beste, Urdaibaiko marismak, Oma basoa, Santimamiñe, zubi erromanikoak edota antzinako burdinolez gozatzeko aukera izango dute martxa horretan.

Bi erronka nagusi

Aurtengo BTT martxan parte hartzera animatzen direnek bi erronka nagusi izango dituzte. Batetik, maila fisiko handia eskatzen duen ibilbide zorrotza burutu beharko dute. Eta bestetik, denboraren barruan iritsi behar izango dira helmugara. Izan ere, iaz inork ez zuen hori lortu.

`Atxarre Extreme-Memorial Zabalia´ martxan parte hartu nahi dutenek Euskadiko BTT zentroen webgunean izango dute informazio gehiago. Eta bertan eman ahalko dute izena, `www.centrosbtteuskadi.com´ webgunean, hain zuzen ere.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.