Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko urriak 1, Eguaztena

;2008-07-16;Parte-hartzaileak pozik BTT martxako ibilbidearekin. Mendata Proba hasi zuten ia 50 parte hartzaileetatik 20k 75 kilometroko ibilbidea egin zuten, gainerakoek 35koa.

Parte-hartzaileak pozik BTT martxako ibilbidearekin

Mendata Proba hasi zuten ia 50 parte hartzaileetatik 20k 75 kilometroko ibilbidea egin zuten, gainerakoek 35koa.

E. atxikallende

Busturialdeko BTT zentruak antolatuta eta landa garapenerako Urremendi elkartearen zein Sociedad Ciclista Gernikesaren laguntzarekin, `Atxarre Extrem-Memorial Zabalia´mendi bizikleta martxa egin zuten zapatuan, bigarrenez.

9:00etan hasi zuten proba Mendatako irteera puntuan izena eman zuten ia 50 txirrindularik. Horiek ibilbide bi izan zituzten aukeran. Lehena 35 kilometrokoa eta bigarrena 75 kilometrokoa.Hogei parte-hartzailek egin zuten ibilbide luzea.

Proba finkatze bidean

Proba hori BTT Busturialdea zentroa sustatzeko baliatu nahi dute. Aurtengoren ostean «behin betiko ibilbidea finkatzen hasita» daudela esan dute antolatzaileek. «Parte-hartzaile guztiak gustura geratu dira ibilbidearen kalitatearekin eta ezaugarri teknikoekin», jakinarazi dutenez. Horrez gain, ibilbide guztia «ondo seinalizatuta» egon dela azpimarratu dute.

Parte-hartzaileei dagokienez, gehienak bizkaitarrak izan ziren, nahiz eta gipuzkoar eta nafar batzuk ere hurbildu ziren Mendatako probara.

Turismo produktua helburu

Mendi bizikleta martxako lehen bi edizioek, eskaitzen duten produktuaren disenua egiteko eta parte hartzaileen iritziak hartzeko balio izan diela baieztatu dute antolatzaileek. Helburua BTT martxaren bidez eskualdera turistak erakartzea da.

Eskualdea ezagutzeko

`Atxarre Extreme-Memorial Zabalia´mendi bizikleta martxa eskualdeko mendi eta baso bideetan zehar egiten da. Horrek erronka bat eskaintzen die parte-hartzaileei, inguru natural batean. Ibilbideak eskualdeko toki esanguratsuenetarikoak zeharkatu zituen. Esaterako, Urdabaiko padurak, Santimamiñe ingurua, Arrolako kastroa zein Arratzuko Olazar burdinola zaharra.

Behin proba bukatuta, antolatzaileek eta mendi bizikleta martxa egin zuten txirrindulariek lagun arteko bazkaria egin zuten Mendatako frontoian. Horrek ospakizuna «bizikleta martxa bat baino gehiago» dela adierazten du, antolatzaileek azpimarratu dutenez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.