
Azken atentatua gaitzezteko elkarretaratzeak egin dituzte
Politika Eudelek ere elkarretaratzeak deitu zituen herenegun udaletxeen aurrean, azken atentatuak gaitzesteko.
o. cabello
Azken atentatua gaitzetsi dute hainbat lagunek, horretarako deitutako elkarretaratzeetan. Hain zuzen, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak deituta, XXXX lagun batu ziren atzo Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren aurrean. `Eztaizer badaizer eta bestie be eztait´ lelopean, azken atentatuak gaitzesteko batu ziren atzokoan.
Astelehen goizaldean Santoñako (Kantabria, Espainia) akademia militarrean jarritako auto-bonbak Luis Conde de la Cruz militarra hil zuen. Hori salatzeko egin zuten elkarretaratzea atzo arratsaldean. «Herritar legez denok dugun bizitzarako eskubidea aldarrikatu gura dugu, guztien artean funtseskoa dena», zehaztu du koordinakunde horrek prentsa oharrean.
Horrez gain, «Euskal Herriaren nahia entzun dezala» eskatu dio ETAri.
Eudelek ere Santoñako atentatua gaitzetsi du
Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeaz gain, Euskadiko Udalen Elkateak (Eudel) ere astelehen goizaldean Santoñan izandako atentatua gaitzetsi du.
Horrela, elkarretaratzeak deitu zituen herenegun eguerdirako, udaletxe guztien aurrean. Elkarretaratze horiek 12:00etatik 12:15era deitu zituen Eudelek.
Gasteizkoa eta Ondarroakoa
Santoñako atentatua eta «azken orduetan izandako atentatuak» gaitzetsi zituen Eudelek prentsa oharrean: domeka goizaldean Gasteizen Vital Kutxaren eraikinaren aurka egindakoa eta goizalde berean Ondarroako ertzain etxearen aurka egindakoa, hain zuzen ere.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.