Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-09-24;Hobetze lanak egin dituzte BI- 3222 errepidean. Mendata Bizkaiko Foru Aldundiak errepide zati bat asfaltatu du eta herri gunean oinezkoentzako hiru pasabide jarri ditu.

Hobetze lanak egin dituzte BI- 3222 errepidean

Mendata Bizkaiko Foru Aldundiak errepide zati bat asfaltatu du eta herri gunean oinezkoentzako hiru pasabide jarri ditu.

n. gonzalez

Errepideen segurtasuna hobetzeko plan bereziaren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiak Mendatako BI-3222 errepidean hobetze lanak egin ditu egunotan. Hain zuzen ere, errepidea asfaltatu eta igotako hiru pasabide berri jarri dituzte oinezkoentzat.

Gutxi gorabehera kilometro batean zehar egin dituzte aipatu lanak, herri gunean, Elezalde eta Mendaturi auzoen arteko tartean. Lehendabizi zegoen zorua altxatu behar izan dute, ondoren berriz asfaltatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak 215.000 euroko inbertsioa egin behar izan du proiektu hori aurrrera eramateko.

Hobetze lanen helburua

Mendatan egin dituzten hobetzelan horiekin, BI-3222 errepidearen segurtasuna hobetu nahi izan du Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrez gain, errepideen segurtasuna hobetzeko plan bereziaren baitan finkatutako oinarriei jarraituz, zoruaren egoera hobetu eta lurralde historikoa osatzen duten udalerrien beharrizanei erantzuna eman nahi izan die aipatu erakundeak.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.