Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-09-25;Mingain Urdinaren kasuak gutxitu egin direla esan du Bizkaiko Foru Aldundiak. Nekazaritza 30 teknikari ibili dira behi eta ardi haziendetan txertoa jartzen; iazko azarotik 30.000 azterketa egin dituzte.

Mingain Urdinaren kasuak gutxitu egin direla esan du Bizkaiko Foru Aldundiak

Nekazaritza 30 teknikari ibili dira behi eta ardi haziendetan txertoa jartzen; iazko azarotik 30.000 azterketa egin dituzte.

erredakzioa

Bizkaiko Foru Aldundiko albaitari taldea eta jagoletza epidemiologikoko sistema lanean ibili dira mingain urdinaren gaixotasuna gutxitzeko asmotan. 2007. urteko azarotik gaur arte Bizkaiko Foru Aldundiak 30.000 azterketa egin dituela azaldu du. Txertaketa behi-haziendako %95era eta ardi-haziendako %100era izatera heldu da. Egindako azterketa guztien ostean, Aldundiko albaitari taldeak mingain urdinaren kasuak gutxitu egin direla ondorioztatu ahal izan du.

30 teknikari lanean

Txertaketak egiterako orduan libre egon diren albaitari talde guztiek parte hartu dute kanpainan; guztira, 30 teknikari izan dira behi-haziendei eta ardi-haziendei beharrezko txertoa ipintzen.

Txertaketa guztiak urriaren hasierarako amaitzea espero zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, hala ere, ia amaitu dute dagoeneko. Albaitarien eta sektorearen kontzientziazioari eta antolaketari esker, gaur arte behi-hazienden %95ari txertoa jarri dizkiete eta ardi-hazienda guztiei txertoa ipintzen amaitu dute.

30.000 azterketa

Iazko azarotik momentura arte 30.000 azterketa egin dituzte adituek. Horiez gain, Neiker laborategietan PCR-ko 6.621 azterketa egin dituzte. Adituen datuen arabera, mingain urdinaren gaixotasuna eltxo mota baten isuriaren bitartez heldu da Bizkaira. Arazoa ekainean edo uztailean kokatzen dute, gainera. Nahiz eta gaixotasuna Bizkaiko barnealdean zein kostaldean eman den, adituen ustez eltxoa kostatik sartu zen. Afektatutako ardiek gehien bat aurreko kanpainan txertoa jaso ez zutenak izan dira.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.