
Frantziako Polizia Goieaskoetxearen bila joan da haren Miarritzeko etxera
Politika Duela bi aste Auzitegi Nazionalean aurkezteko zitazioa zeukan busturiarrak, baina ez zen han agertu.
maite orue
Ipar Euskal Herrian Batasuneko kideen aurka egindako sarekadaren baitan, Zigor Goieaskoetxea atxilotzen saiatu zen atzo Frantziako Polizia. Miarritzen bizi da busturiarra eta haren etxera joan ziren poliziak, Askatasunak jakitera eman zuenez, baina Goieaskoetxea ez zen etxean une hartan.
120 poliziak parte hartu zuten atzoko operazioan, eta Batasuneko X kide atxilotu zituzten. Alain Ducasse sukaldariaren Bidarraiko jatetxe-hotelaren aurkako erasoekin, Kalaka ostatuaren kontrako operazioarekin eta ezker abertzalearen finantzaketarekin lotutako operazioa izan zen, zenbait iturriren arabera.
Goieaskoetxeari dagokionez, joan den martxoan egin zion Baltasar Garzon epaileak busturiarra ikertzeko eskaria Frantziako gobernuari. Hain zuzen, EHAK alderdiarengandik dirurik jaso zuen jakin nahi zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ondoren, duela bi aste, Auzitegi Nazionalean agertzeko zitazioa jaso zuen, baina, Jon Goio Lapurdiko bizilagunarekin batera, Garzon epailearen aurrera ez aurkezteko erabakia hartu zuen. Izan ere, «Auzitegi hori torturaren eta errepresioaren arduradun da», busturiarraren iritziz, eta, horrenbestez, «Garzoni eta mota horretako salbuespenezko auzitegi bati ezer argitu behar ez» diola agertu zuen.
Batasuna, legezko alderdia Ipar Euskal Herrian
Erabaki horren ondoren bere aurkako neurriak zeintzuk izan liratekeen ere aipatu zituen busturiarrak. «Hipotesirik txarrenean, Garzonek gure aurkako atxilotze agindua eman dezake», esan zuen.
Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian legezko alderdia da Batasuna. Hala ere, alderdiaren X kide atxilotzeaz gain, Baionako egoitza ere miatu zuten poliziek atzoko egunean. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, Frantzia «itsu-itsuan ari da errepresioaren aldeko apustua egiten, Espainiako Gobernuarekin eskuz esku». Gatazka politikoak ezin direla errepresioarekin garaitu agertu du AAMk.
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.