Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Mendata
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-09-25;Landa-bide publikoen inbentarioa egingo du Busturiko Udalak. Gizartea Inbentarioa amaitu eta gero, gutxi-gutxika landa-bide publiko horiek berritzeko asmoa agertu du.

Landa-bide publikoen inbentarioa egingo du Busturiko Udalak

GizarteaInbentarioa amaitu eta gero, gutxi-gutxika landa-bide publiko horiek berritzeko asmoa agertu du.

olaia zabalondo

Busturiko Udalak herriko landa-bide publikoen azterketa eta inbentarioa egingo du. Udalaren asmoa herriak egun dituen landa-bide publikoen txosten zehatza egitea da, izan ere, horien kudeaketa egokia egin gura dute.

Busturiko herria bost auzok osatzen dute: Altamira, Axpe, San Kristobal, San Bartolome eta Paresi. Auzo bakoitza bere herriguneaz osatuta dago eta inguruan hainbat baserri daude, beraien artean hainbat landa-bidez komunikatuta. Hori dela eta, landa-bide publikoen inbentarioa egitea erabaki dute, herriko bide horiek mugatzeko, ordenatzeko eta dokumentatzeko.

24.000 euroko aurrekontua

Lehenengo eta behin azterketa bat egingo dute herriko ondarearen parte diren landa-bideen txosten zehatz bat egin ahal izateko. Datuak, dokumentazio grafikoa eta planoak batzen saiatuko dira, besteak beste. Horretarako Busturiko Udalak 24.000 euroko aurrekontua du.

Behin landa-bideen inbentarioa amaituta, Busturiko Udalak ondare kultural eta natural horren berreskuratze lanak egiteko asmoa du. Horretarako, urte bakoitzean herriko landa-bide publiko bat berritzeko asmoa agertu dute.

San Bartolome-Amunategi

Busturiko Udala aurten hasiko da San Bartolome auzoa Amunategi inguruarekin batzen duen landa-bidea berreskuratzen. Bide horrek antzinako mahatsondoak izkutatzen ditu. Gaur egun bidea hondatuta dago eta ez da erabiltzen.

Hori dela eta, hemendik gutxira berreskuratze lanen lehenengo faseko lanak hasiko dituzte. Izan ere, lanak hiru fasetan egingo dituzte. Fase horietan berreraikitze lanak, ur-bilketarako berritze lanak, garbiketak eta bidearen egokitzapen lanak egingo dituzte. Lanak amaitu ostean landa-bidea berriro erabiltzeko moduan egongo da.

300 metro luzerako bidea konponduko dute eta 124.000 euroko aurrekontua dute.

Agenda

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
Aukeratu Herria, Kultur Etxea - 2008-11-28

Erakusketak

Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.